Zer garen

FIARE aldi berean bi gauza desberdin dira:

  • Gizarte zuzenago baten aldeko baloreak dituen ekonomia eraikitzeko finantzen merkatuaren barruan bestelako aukerak sortu nahi dituzten pertsona eta erakundeen sarea.
  • Espainian Banca Popolare Etica S. Coop. delakoaren agentetzat diharduen enpresa bat.,

 

Pertsona eta erakundeen sarea den aldetik, FIARE uste sendo batetik abiatzen da, hots: ekonomia jarduera ez da neutrala. Ez da garatzen nahirik eta asmorik gabeko mekanismo automatikoen bidez, Erabaki ekonomiko guztiak, azken batean, erabaki etikoak dira, uste sendoek eratzen duten marko baten barruan gauzatzen dira eta dituzten ondorioak batzuen alde eta beste batzuen kontrakoak dira.

Gure inguruetan,fiarebanner1 gero eta pertsona eta erakunde gehiago konturatzen dira errealitate honetaz eta beren aurrezkien helburu, kreditu eskaera edo inbertsioei buruzko erabakiak arduratsu hartzen saiatzen dira, horretarako behar besteko informazio fidagarria erabiltzen dutela. Hala, eraiki nahi dituzten ekonomian eta gizartean, helburua pertsonak dira eta ekonomia bitartekoa, harreman ekonomikoetan irabazteko asmorik ez izateak, bidea ematen du harreman horiek herritar eraginkor eta parte hartzaileen zerbitzurako jartzeko.

anku jarduerari dagokionez, FIARE Banca Popolare Etica, S. Coop,delakoaren agente bakarra da. Banca Popolare Etica Italian ondore guztietarako bankutzat diharduen kreditu kooperatiba da, Italiako Bankuarenerregistro ofizialean ikus daitekeenez, eta beraz mota guztietako produktu eta zerbitzuak eskaintzen ditu, bere ezaugarriak galdu gabe: irabazteko asmorik eza, demokrazia kooperatiboa eta behetik gorantz eraikita egotea.. kuskatutako entitatea da eta Europar Batasuneko Gordailuen Berme Funtsari atxikirik dago.Kasu honetan, Banca Popolare Etica Italiarrak Espainian jarduteko ez dauka establezimendu iraunkorrik, bere agente bakarra FIARE delarik. Espainiako Bankuaren web orrian bertan jarduera honen hasiera egiazta daiteke.

info2

síguenos en

Síguenos en Facebook www.facebook.com/proyectofiare twitter1

Somos agentes de BpE y estamos adscritos a los principios de la Economía Solidaria

logobpe red de economia alternativa

... además podrás encontrarnos en: